Coliseo Zinema
FITXA
Izena: Coliseo Zinema
Herria: Eibar
Helbidea: Merkatu,2
Auzotegi: Hirigunea
Eskualde: Debabarrena
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Zinema
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Estiloa: Arrazionalista
Eraikintza Data: 1951
Autorea: Victor Eusa
Merkatuaren aurrean dago Coliseo zinema, etxe sail baten buru-buruan. Eraikin honen oinplanoa ez da erregularra (zabaldu egiten da progresiboki). Aurreko aldea interesgarria da oso: zirkuluerdiko lau arku ditu beheko aldean; hortik gora, lau leiho ilara ditu. Ilara bakoitzean, pareka jarritako 10 leiho karratu ageri dira, X formako erromatar saretekin. Leiho pare horiek pilastra bidez bereizten dira, eta pilastrek frisoa dute gainean, non "Coliseo" idazkuna irakurtzen den; gorago, berriz, triangelu formako frontoi bat dute.
Gainerako fatxadetan ageriko adreiluz eginda daude hormak, eta bao luze eta estuak dituzte. Soiltasuna da nagusi, eta apaindura gutxi dute.