Cinema-Vesa Opera
FITXA
Izena: Cinema-Vesa Opera
Herria: Gasteiz
Helbidea: San Prudentzio,29
Auzotegi: Zabalgunea
Eskualde: Arabako Lautada
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Zinema
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Estiloa: Barrokoa
Beheko solairua eta beste bi gehiago ditu, eta harriz egina dago. Elementurik interesgarrienak honako hauek dira: fatxadak, ezkaratzeko patioa edo etxartea eta etxeak dituen apaindurak.
Alde nagusiak hiru gorputz ditu, hiru ardatzekoak. Erdikoa da guztietan deigarriena: horma-hilobi edo nitxo erdizirkular handi bat dauka, beheko solairua eta lehena hartzen dituela (barruko aldea kasetoidurekin apainduta du). Beheko solairuan, hiru bao dinteldun daude, zutabeekin bereiziak, eta baoen gainean taulamendu bat ageri da, eta ganga bat ondoren. Horma-hilobiaren eta goiko solairuaren arteko bereizketa egiteko erlaitz bat dauka eraikin honek. Goiko solairu horretan arku zirkuluerdikoz osatutako galeria jarraitu bat ikusten da.
Alboetako gorputzen beheko solairuan sarbide bat dago alde bakoitzean; arku eskartzanoa dute biek, eta dobelaz hornituta daude. Lehen solairuan, berriz, balkoiak ikusten dira, zirkuluerdiko arkua dutela, eta mentsula handi bat giltzarrian. Alboetako gorputz horien baoak pilastra lauen artean jarrita daude, eta pilastra horiek taulamendu bati eusten diote. Taulamendu horren goiko aldean frontoi kurbadun bat ageri da, zatitua, barruan mentsula bat jarri baitiote, pitxer handi bati eutsi diezaion.
Eraikinaren gainalde guztia erlaitz sinple batek hartzen du.