Casadevante Jauregia
FITXA
Izena: Casadevante Jauregia
Herria: Hondarribia
Helbidea: Kale Nagusia,5
Auzotegi: Hirigunea
Eskualde: Oiartzualdea
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Jauregia
Mendea: XVII
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Barrokoa, Klasizista
Beste Izenak: Panpinot Hotela
Beste hainbat eraikinekin lerroan jarrita dago Casadevante etxea. Kalera ematen duen aldea harlanduz egina du, eta biribil eta lore irudiekin apainduak ditu izkinak, baina mutur bakoitzeko azken harlandua lehoi bat da. Hiru solairu ditu, inpostekin bereiziak, eta hiru hutsarte ardatz ageri dira solairu bakoitzean.
Beheko solairuan leihoak ikusten dira, ildoz apaindutako zutoinen tartean jarriak. Zutoin horiek lore irudiz apaindutako taulamendu bati eusten diote, eta gainean triangelu formako frontoia dauka, muturretan bolak dituzten pinakulu txikiekin.
Lehen solairuan hiru balkoi ikus daitezke, triangelu formako frontoiekin; erdiko frontoia hautsia da, armarria jarri ahal izateko. Bigarren solairuan ere balkoiak daude, baina frontoi gabeak dira. Bi harburu lerrok eusten diote teilatu hegalari. Muturretako harburuak harrizkoak dira, eta erronboak eta obaloak dituzte zizelkatuta.
Barruko aldean aldaketa handiak egin dizkiote, eta atzeko aldean ere bai. Gaur egun Casadevante etxea ostatua da.