Montefuerte jauregia
FITXA
Izena: Montefuerte jauregia
Herria: Gernika-Lumo
Helbidea: Allende Salazar, 5
Auzotegi: Hirigunea
Eskualde: Busturialdea
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Jauregia
Mendea: XVIII
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Barrokoa
Eraikintza Data: 1728
Beste Izenak: Euskal herriko museoa, Alegria jaureia
Allende-Salazar familiak Montefuerteko kondeen titulua dauka. Jauregia eraikin bakartua da, oinplano karratua du, hiru solairu eta lau isuriko estalkia. Alde nagusia harlanduz egina da, eta gainerako guztiak manposteriaz eginak daude eta kareztatuak.
Alde nagusiak bost bao ardatz ditu, eta beheko solairuan leihoei eta sarbide bati dagozkie. Lehen solairukoak balkoi irtenak dira, eta bigarrengoak ere balkoiak dira, baina hormaren arrasean jarriak. Balkoi guztiek plaka leunak dituzte inguruan.
Jauregiko lorategietan, Europako Herrien Parkea jarri dute.