Itzuli orri osora

Leagi dorrea

FITXA

Izena: Leagi dorrea

Herria: Mendexa

Helbidea: Leagi,6

Auzotegi: Leagi

Eskualde: Lea-Artibai

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Dorretxea

Mendea: XVI, XVII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Gotikoa, Errenazentista, Barrokoa, Klasizista

Jatorrian eraikin bakartua zen, baina gaur egun zenbait zati ditu atxikiak. Oinplano karratua du, eta egitura kubikoa, zertxobait kamutsa. Harlanduxkaz egina dago, eta piramide formako estalkia du.

Egitura eta eraikuntza mota Berpizkunde garaiko jauregi batenak dira itxuraz, baina bao sistema barrokoa du, XVII. mendekoa. Alde nagusian bao guztiak dinteldunak dira. Beheko solairuan, erdi-erdian, sarbide bat ageri da, harlandu onekin inguratua. Sarbide horren alde banatara, berriz, idi begi bat ikusten da.

Goiko bi solairuek lau leihoko ardatzak dituzte; horiek ere dinteldunak dira, eta barlasai molduratuak dituzte. Lehen solairuko erdiko bi leihoen goiko moldurek bat egiten dute, eta molduraren azpian eta leihoen artean armarri bat dago.

Alboetako fatxadetan egitura irregular samarreko baoak daude, besteak baino txikiagoak.

Leagi dorrea