Kikunbera etxea
FITXA
Izena: Kikunbera etxea
Herria: Bermeo
Helbidea: Txibitxiag, Z/G
Eskualde: Busturialdea
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Etxea
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Estiloa: Arrazionalista
Eraikintza Data: 1929, 1930
Autorea: Fernando Arzadun
Familia bakarreko etxebizitza da, lorategi eta guzti duena, eta Bermeoko portuaren eta Mundakarako errepidearen artean dago, leku paregabean, itsaslabar malkartsuaren gainean.
Fernando Arzadunek egin zuen, Bermeoko arkitekto ezagunak, hala egiteko enkargua eman baitzioten 1920ko hamarkadan. Estilistikoki, euskal arrazionalismoaren barruan sartzen da.
Oinplano konplexua du, laukizuzen formakoa, eta alde batzuk kurbadunak eta bihurriak ditu. Behetik gora, banaketa hau erakusten du: erdisotoa, beheko solairua, solairu nagusia eta, bloke kubikoan, beste bi solairu gehiago. Gorputz kubiko hori dorre moduan irteten da eraikinetik, eta masta bat du goiko aldean.
Fatxada guztiek indartu egiten dute etxebizitzaren itsasontzi forma, izan ere, eraikuntza guztia dago horretara bideratua. Fatxada horien zatirik handiena terrazek, balkoiek eta zirkuluerdiko oinplanoa duten begiratokiek hartzen dute, eta elementu horiek dira hain zuzen aipagarrienak.