Salturri
FITXA
Izena: Salturri
Herria: Aramaio
Auzotegi: Azkoaga
Eskualde: Gorbeialdea
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Baserria
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Ibarrean dauden baserri guztietatik zaharrenetakoa da eta, iturri guztiek diotenez, XVI. mendean eraiki zuten. 2004. urtean goitik behera berritu dute Salturri baserria.
Eraikin bakartua da, karratua, eta beheko solairua, lehenengoa eta ganbara ditu. Isuri biko estalkia dauka, eta gailurra alde nagusiari buruz perpendikularra da. Hormak manposteriazkoak ditu, eta guztiz kareztatuta daude; barruko egitura, berriz, zurezkoa du.
Alde nagusian, manposteriazko hormaren erdiko zatian, zurezko egitura bat du. Egitura hori, beheko solairuan, ataripe handi batek hartzen du, eta handik iristen da baserriko leku guztietara. Zurezko egitura horri atal bakarreko zutoin nagusi batek eusten dio (hori ere zurezkoa da). Eta zutoin hori harrizko oinarri baten gainean bermatzen da. Zutoin horrek eusten die, halaber, teilatu gailurrari eta teilatu hegal handiari (beso batek laguntzen dio horretan).
Ataurrearen eskuineko aldean harri landuz eginiko inpostak ageri dira.
Baserri barruko egituran badirudi zenbait elementu antzinako dolare batenak direla, eta dolarea kendu ondoren beste erabilera bat eman zietela.