Plaza Berria
FITXA
Izena: Plaza Berria
Herria: Gasteiz
Helbidea: Plaza Berria,z/g
Auzotegi: Hirigunea
Eskualde: Arabako Lautada
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Plazak eta Ateak
Mendea: XVIII
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Neoklasikoa
Plaza osatzen duten eraikinen barruko fatxadak lerroan jarrita daude, udaletxearena izan ezik (besteak baino irtenago dago). Plaza karratua da, karratu perfektua (67 metro ditu alde bakoitzak), eta arkupe luze-luzeak ditu lau aldeetan.
Plazako eraikinek hiru solairu dituzte; behekoa besteak baino txikiagoa da, barruko arkupeen altuerarekin bat egiten baitu.
Udaletxearen alde nagusian, balkoien gainean dagoen frontoia nabarmentzen da, eta frontoiaren gainean Gasteizko armarria dago.
Plaza harlanduz egina dago, eta Gasteiz zabaltzeko egin zuten lehen ahalegin modernoa da; horrez gain, Euskal Herriko hiri eraikuntzarik aipagarrienetakoa da.