Itzuli orri osora

Juztizia Plaza

FITXA

Izena: Juztizia Plaza

Herria: Tolosa

Helbidea: Euskalerria Enparantza, z/g

Auzotegi: Hirigunea

Eskualde: Tolosaldea

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Plazak eta Ateak

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Estiloa: Neoklasikoa

Oinplano karratuko plaza da, 50 x 50 m-koa. Lau aldeetatik hirutan etxebizitzak ditu, eta laugarrenaren zati batean ere bai; laugarren alde horretan dago, hain zuzen, plazako eraikin nagusia, garai bateko Justizia Jauregia.

Plazara iristeko, hiru aldetatik du sarbidea, arku karpaneletan barrena. Inguru guztian, Justizia Jauregian izan ezik, arkupea du, pilare karratu lodien gainean bermatuta. Justizia Jauregiak arku galeria bat du, zirkuluerdiko bost arkurekin. Arkupeak etxebizitzen beheko solairua eta lehena hartzen ditu, eta beste hiru solairu dira gainean. Arkupearen estalkia laua da, eta hormak zurituta daude. Lehen aipatu diren pilare lodiek zenbakiak dituzte, plaza horretan egin izan ziren zezenketen oroigarri.

Eraikin guztiak berdinak dira, eta hutsarte banaketa guztiz erregularra dute. Beheko solairuan saltokiak eta tabernak daude gehienbat, eta lehen solairuan leiho txikiak ikusten dira, harrizko platabanda leunekin inguratuak. Gainerako solairuetan balkoi jarraituak ageri dira, eta horietarako sarbideek ez dute ezer inguruan.

Juztizia Plaza