Itzuli orri osora

Iriarteazpikoa

FITXA

Izena: Iriarteazpikoa

Herria: Antzuola

Auzotegi: Irimobarrena

Eskualde: Debagoiena

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Baserria

Mendea: XVII

hiribildua.Época: Erdia Berria

Errepidearen ondoan dago Iriarte Azpikoa baserria, eta erdigunetik gertu. Oinplano angeluzuzena du, teilatua isuri bikoa, eta teilatu gailurra baserriaren alde nagusiari buruz perpendikularra. Beheko solairua, lehen solairua eta ganbara ditu. Aurreko aldeko hormak hiru atal ditu: bazterretakoak manposteriazkoak dira, gaizki igeltsuztaturik daude eta harlandua dute eskantzuetan. Erdiko zatiaren egitura zurez eta adreiluz egina dago; adreiluak bistan daude morteroa edo kareorea galdu duen tokietan. Erdiko zati horri habe handi batek eusten dio, eta habeari, era berean, idulki baten gainean dagoen zutabe batek eusten dio, fuste sabelduna eta kapitela dituen zutabe batek. Gisa horretan, beheko solairuan ezkaratz zabal bat eratzen da (harrizko lauzak ditu zoruan). Sarbideak ezkaratz horretan daude.

Gainerakoan, alde nagusiko horma horrek hutsarte ugari ditu, batzuk jatorrizkoak eta besteak geroztik eginak. Goiko aldean, etxea haizeberritzeko, hutsarte bat dago, oholez estalia.

Ezkerraldeko horma baxuagoa da, lurraren gorabeheren eraginez; zenbait aldaketa egin dizkiote, eta horregatik ez du interesik. Eskuinaldeko hormak jatorrizko hiru leiho ditu, leihatila estu bat beheko solairuan eta hiru leiho goiko solairuan, guztiak ere harlanduzko markoarekin. Atzeko aldeko horma, manposteria agerikoz egina, ia erabat itsutua dago, kanporako irekidurarik gabe.

Iriarteazpikoa