Indianoaren Jauregia
FITXA
Izena: Indianoaren Jauregia
Herria: Aiara
Helbidea: La Mota,26
Auzotegi: Llanteno
Eskualde: Aiaraldea
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Jauregia
Mendea: XVIII
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Barrokoa
Hiru solairuko eraikina da, eta, gainera, beste solairu bat gehiago du estalkiaren azpian. Beheko solairuan eta ganbaran hiru bao ardatz ditu, eta bigarren solairuan lau. Eraikin barroko hauetan ohi denez, Indianoaren etxean ere erdiko ardatza nabarmentzen da gehien alde nagusian: sarbide bat du beheko solairuan, balkoia lehenengoan eta bao bat ganbaran.
Alboetako ardatzetan, baoak modu erregularrean banatuta daude eta, horrenbestez, alde nagusiak itxura ordenatua eta oso erregularra dauka. Bigarren solairuko armarri handia azpimarratzekoa da.