Otalora dorrea
FITXA
Izena: Otalora dorrea
Herria: Aretxabaleta
Helbidea: Aozaratza Z/G
Auzotegi: Aozaratza
Eskualde: Debagoiena
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Dorretxea
Mendea: XII, XV, XVI, XVII
hiribildua.Época: Erdi Aroa, Aro Berria
Estiloa: Gotikoa, Errenazentista, Barrokoa
Dorrea oso bertikala da, eta bao dinteldun batzuk ditu, ordena handirik gabe banatuta. Goiko aldean erlaitz bat du, modiloi eta moldurekin .
Jauregia, 1586an egina, oinplano karratua duen eraikin handia da, eta lau isuriko estalkia du. Aurreko aldeari begiratu eta bi solairu eta ganbara bat ikusten dira, eta bao dinteldunek osaturiko lau ardatz. Horietan garrantzitsuena ezkerrekoa da. Beheko solairuan, leiho bat dago zutabetxo artean. Zutabetxo horiek kapitelak dituzte, taulamendua eta lore irudi eskematizatuak dituen frisoa , eta erlaitz molduratua, zeina balkoi baterako oinarri baita; balkoi hori, berriz, lore irudiak dituen dintel batek inguratzen du.
Alde nagusiaren erdian armarri bat ageri da, apaindura askorekin, eta eskuineko aldean beste armarri txiki bat dago, Errege-Erregina Katolikoena, bola korda baten gainean.
Gainerako aldeetan hutsarte dinteldunak ageri dira (batzuek erlaitzak dituzte). Jauregiak ere, dorreak bezala, erlaitza du, baina aurreko aldean modiloi kiribilduak ditu, oso irtenak.