Itzuli orri osora

Ormartza jauregia

FITXA

Izena: Ormartza jauregia

Herria: Bakio

Helbidea: Goitisolo, 13

Auzotegi: Goitisolo

Eskualde: Mungialdea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Jauregia

Mendea: XVIII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Barrokoa

Oinplano angeluzuzenenko eraikina da, eta estalkia piramide formakoa du, zizel lan ugari dituzten harburuen gainean jarria. Jauregi honek zenbait gorputz ditu atxikita.

Fatxada nagusian beheko solairua eta beste bi solairu gehiago ditu, eta horien arteko bereizketa bi inposta lerrok egiten dute (xafla laua dute). Hiru bao ardatz ditu alde horrek, dinteldunak , eta erdikoan ikusten da apaindura gehien. Beheko solairuan sarbidea da gauzarik aipagarriena, dobelaz hornitutako arku eskartzano batekin. Lehen solairuan, berriz, balkoi bat nabarmentzen da: Ereñoko marmol gorriarekin egindako mentsulen gainean dago, eta burdin urtuarekin eginiko burdineria du. Bigarren solairuan Hormaza familiaren armarria dago, ongi landua. Kasko batek eta lumek apaintzen dute armarria, eta alboetan bi emakume buru eta lehoi atzaparkariak ditu, aingeru baten hegalen gainean.

Zati atxiki batean, arku baten gainean, beste armarri bat dago.

Alde nagusi guztia harlandu onez egina dago, eta baoetan ere harlanduzko markoak ageri dira; alboetako hormak, berriz, manposteriaz eginak dira.

Eraikina harresitxo batek eta burdin hesi batek inguratzen dute, eta harmailadi baten gainean dauka sarbide nagusia; harmailadiaren aldamen bietan harrizko pilareak ageri dira. Gainera, parke zabal bat dauka inguruan.

Ormartza jauregia