Eskoriatza Eskibel Jauregia
FITXA
Izena: Eskoriatza Eskibel Jauregia
Herria: Gasteiz
Helbidea: Fray Sacarías Martínez,7
Auzotegi: Hirigunea
Eskualde: Arabako Lautada
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Jauregia
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Errenazentista
Autorea: Fray Martín De Samaniego, Juan de Álava
Oinplano angeluzuzena du. Bi solairuko eraikina da, eta manposteria grisez egina dago. Baoen markoetan, atari nagusian eta eskultura apaingarrietan kareharri zuri landua ageri da. Hegoaldeko fatxadak duen arkuteria eta barruko etxartea ere material horrekin eginak daude, eta eskailerak ere bai. Orain dela gutxi beste solairu bat gehitu diote, adreiluz egina. Goiko aldean, kate irudiekin apaindutako erlaitza du.
Alde nagusian sarbideko atari platereskoa oso nabarmena da. Dintelduna da, eta zutabe txikiak ditu alboetan; goiko aldean, dintel molduratua du, mentsulen gainean bermatua. Sarbide horren gainean friso bat du, erliebe interesgarriekin, eta frisoaren muturretan bi lehoi ageri dira, etxea sortu zutenen armarriei eusten dietela: Eskibel eta Eskoriatzatarren armarriei.
Barruko aldea oso aldatuta dago, baina arku bikoitzeko etxartea eta eskailera nabarmendu behar dira, biak Berpizkunde garaikoak.
Jauregi hau hainbat erakunderen egoitza izan da, eta gaur egun Elizbarrutiko Eskolak dira eraikinaren jabe.