Eibarko udaletxea
FITXA
Izena: Eibarko udaletxea
Herria: Eibar
Helbidea: Untzaga Plaza,1
Auzotegi: Hirigunea
Eskualde: Debabarrena
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Udaletxea
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Estiloa: Barrokoa
Eraikintza Data: Ramon Cortazar
Zorua porlan armatuz egina du beheko solairuan. Oinplano angeluzuzeneko eraikina da, eta egitura honako hau da: gorputz nagusi bat du erdian, eta alboetan bi zati ditu atxikiak (lehen eskolak izan ziren eta bakoitzak sarrera du).
Beheko solairua eta beste bi gehiago dauzka. Garai batean, eraikinaren egiturak etxarte edo patio bat sortzen zuen erdian, eta atzeko aldearen garaiera txikiari esker ikus zitekeen. Orain dela urte batzuk, ordea, berreraikitzeko lan batzuk egin zituzten, eta eraikuntza trinko bihurtu zuten.
Kanpoko egituraren gauzarik garrantzitsuena fatxada nagusia da. Antzinako udaletxeen itxura eman nahirik edo, beheko solairuan arkupe bat du, eta hutsarte batzuk lehenengo eta bigarren solairuetan. Zirkuluerdiko arkua dute hutsarte horiek, eta modu errepikakor eta simetrikoan jarrita daude.
Alde nagusi horren erdiko zatiak apaindura batzuk ditu: zutabeak eta frontoi moduko bat (erlojua dago han). Gipuzkoako udaletxeek izan duten eraikuntza bilakaeran, Eibarkoa azken aroko adibideetako bat dela esan izan da. Estilo berezia erakusten du apainduretan eta, berantiarra izan arren, estilo neoklasikoaren adibide da.