Duogoikoa
FITXA
Izena: Duogoikoa
Herria: Morga
Auzotegi: Flores
Eskualde: Mungialdea
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Baserria
Mendea: XVII
hiribildua.Época: Aro Berria
Eraikintza Data: 1846
Eraikin bakartua da, eta Larrabetzu-Morga errepidearen eskuineko aldean dago. Oinplano angeluzuzena du, hiru isuriko estalkia, eta teilatu hegal handia ageri da alde nagusiaren gainean, hiru jabaloik eusten diotela; muturretan beste bi jabaloiren arrastoak ageri dira.
Behetik gorako banaketan, beheko solairua, lehenengoa eta ganbara ditu. Ganbara irekia dago, eta triangelu formako bi hutsarte ageri dira. Beheko solairurako sarbideak habe bat du goian, zeina alboetan dauden bi zutoinen gainean eta erdian dagoen zurezko pilare baten gainean bermatua dagoen. Sarbidearen bi aldeetara leiho dinteldunak daude.
Lehen solairuak, ataripearen gainean, balkoi irten bat du, eta bi hutsarte hara iristeko.
Albo bateko fatxadan, azkenik, sarbide dinteldun bat ikusten da, eta atzeko aldean ere bai.