Itzuli orri osora

Dulantziko Udaletxea

FITXA

Izena: Dulantziko Udaletxea

Herria: Dulantzi

Helbidea: Herriko Enparantza,1

Auzotegi: Hirigunea

Eskualde: Arabako Lautada

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Udaletxea

Mendea: XVIII

hiribildua.Época: Aro Berria

Dulantzi herriaren goiko aldean dago eraikin publiko hau, plaza batean. Bakartua dago, eta plazaren iparraldea ixten du. Oinplano karratua du, eta honako banaketa hau du behetik gora: beheko solairua, beste bi solairu eta ganbara. Manposteriazko hormak ditu, eta harlandua ageri da baoen markoetan, apaingarrietan eta eskantzuetan.

Alde nagusia plazara begira dago, eta hori da guztietan interesgarriena. Hiru solairu ditu, eta inposta lerroek egiten dute horien arteko bereizketa. Beheko solairuan arkupea nabarmentzen da: itxuraz soila da, eta harlanduz eginiko hiru zirkuluerdiko arku ditu. Arkupe horren gainean, solairu nagusian, balkoi jarraitu handi bat ageri da; zorua harriz eginiko mentsula dotoreen gainean dauka.

Bigarren solairuan bi balkoi ditu, beheko balkoiaren ardatz berean jarriak, eta armarri handi bat. Herriko armarria da; rokoko erako apaindurak ditu, eta behealdean eguzki ordulari bat du, 1788ko datarekin.

Gainerako aldeak igeltsuz estalita daude, eta alde nagusiak baino interes gutxiago dute.

Dulantziko Udaletxea