Solartekoa jauregia
FITXA
Izena: Solartekoa jauregia
Herria: Markina-Xemein
Helbidea: Goiko Portala, 4
Auzotegi: Hirugunea
Eskualde: Lea-Artibai
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Jauregia
Mendea: XVII
hiribildua.Época: Aro berria
Estiloa: Barrokoa
Eraikintza Data: 1666
Autorea: Lucas Longa
Lau angeluko oinplanoa du, lau isuriko estalkia, eta teilatu hegal zabala, erlaitz molduratu baten gainean. Alde nagusia kareharri landuz egina du, eta hiru solairu bereizten dira; baoak hiru ardatzetan antolatuta daude (erdikoa da hiruretan nagusia).
Beheko solairuan sarrera dago: lerro askotako molduraz inguratuta dago, eta goiko aldean frontoi oker bat dauka, zatitua, eta bertan aingeru bat ikus daiteke. Bi balkoi ere baditu alde nagusi horrek: bat solairu nagusian dago (oso handia da), eta bestea azkeneko solairuan (karelduna da). Beste bi ardatzek eskema berari jarraitzen diote: beheko solairuan belarriak dituen hutsune bat, solairu nagusian balkoi bat eta bigarren solairuan beste balkoi bat.
Bao guztiak dinteldunak dira. Solairu nagusiko balkoiak besoen gainean daude, eta burdin hesi bihurrituak dituzte. Jauregian, balkoi nagusiaren albo banatan, armarri bat dago: Manozkatarrena eta Mugartegitarrena. Mendebaldera ematen duen aldearen azken solairuan, zutabeetan oinarritutako zirkuluerdiko hiru baoko egutera bat dago. Gainera, solairu nagusian bi bao ditu, eta horietako bat aurrekoen estilo berekoa da.