Bitorianoko Baserria
FITXA
Izena: Bitorianoko Baserria
Herria: Zuia
Helbidea: Beheko Kalea
Auzotegi: Bitoriano
Eskualde: Gorbeialdea
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Baserria
Mendea: XVII
hiribildua.Época: Aro Berria
Bitoriano auzoko mendebaldean dago, eta eraikin bakartua da. Oinplano angeluzuzena dauka, eta isuri biko estalkia. Behetik gora bi solairu ditu, eta estalkiaren azpian lehorpe txiki bat.
Alde nagusia da gauzarik aipagarriena (hegoaldera begira dago). Beheko solairua manposteriaz egina da, eta harlandua dauka hutsarteen markoetan. Solairu horretan bi sarbide interesgarri ikusten dira: batek arku beheratua du (bizilekura sartzeko atea da), eta bestea dintelduna da (ukuilura sartzeko atea da, eta bestearen ezkerretara dago).
Lehen solairua atzera eramana dago. Zurezko eta adreiluzko bilbea du, eta lau bao ikusten dira, dinteldunak guztiak. Erdiko aldean harriz eginiko bi sareta ditu, politak oso; lore irudiekin apainduta daude, eta dotoretasun handia ematen diote alde nagusiari.