Bernedoko Atea
FITXA
Izena: Bernedoko Atea
Herria: Bernedo
Helbidea: Sarrera,z/g
Auzotegi: Bernedo
Eskualde: Arabako Mendialdea
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Plazak eta Ateak
Mendea: XV, XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Oinplano angeluzuzena du ateak, eta harlanduxkaz eta manposteriaz egina dago. Herriaren kanpoaldera begira dagoen fatxadak arku zorrotz bat dauka, harlanduxkaz eginiko harresiaren gainean bermatzen zena. Herriaren barrualdera ematen duen fatxadan ere beste arku zorrotz bat ageri da, lehengo arku zorrotzaren gainean.
Atearen bi aldeetan, harresiaren arrastoak ikusten dira, zaharberrituak. Ezkerrekoa, ziurrenik, bi pasabide txikitan zehar batetik bestera joateko erabiliko zuten (zaintzaileen ibilbidea izango zen hori).
Ate hau 1984an berritu zuten.
Herrian badira beste bi ateren arrastoak: bat ekialdean dago, bestea iparraldean.