Batzar etxea
FITXA
Izena: Batzar etxea
Herria: Gernika-Lumo
Helbidea: SAn Karmelo Etxegarai, 9
Auzotegi: Hirigunea
Eskualde: Busturialdea
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Jauregia
Mendea: XIX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Estiloa: Neoklasikoa
Eraikintza Data: 1826, 1833
Autorea: Antonio Etxebarria
Eraikin multzo horrek honako areto hauek ditu: Batzar Aretoa bera, museoko artxiboa, tribuna eta arbolaren tenpletea. Antonio Etxebarriak 1826-1833 urtean egindako multzo neoklasikoa da. Gernikako proiektua, hala ere, amaitu gabe dago. Hiru zati egiteko asmoa zuten, baina bi bakarrik egin zituzten, izan ere, proiektuaren arabera, multzo osoaren erdian agintariek zin egiteko eliza bat eraikitzekoa zen, eta, iparraldetik hegoaldera, eraikitako aretoekin simetrikoak ziren beste zenbait areto eraikitzea ere aurreikusi zuten. Emaitza, ordea, gaur egungo eraikin asimetrikoa dugu.
Batzar Aretoa tenplua da; egokitu egin zuten eta, horretarako, habeartearen ganga bakartu egin zuten. Eliptikoki bi zatitan dago antolatua: batean ahaldunen eserlekuak daude, eta bestea galeria jarraitu baten antzekoa da. Espazio honen barruan, halaber, Bizkaiko jauntxoen serie dotore bat, XVII. mendean olioan landutako lanak eta abar ikus daitezke. Agintariek zin egiteko tribuna kanpoaldean dago, lorategi baten erdian, eta korintotar erako zortzi zutabeko arkupe bat da. Jaurerriko, merindadeetako eta korrejidorearen ohorezko aulkiak bertan daude.
Azken mende eta erdian, Gernikako Haritza tribunaren aurrealdean egon da; 1859. urtean aldatu zuten, eta zuhaitz historikoaren kimu bat zen, baina 2004ko udaberrian ihartu egin zen. Tribunaren atzealdean zuhaitzaren enbor zaharra dago. Gaur egun, tenplete zirkular batean sartua dago, zutabez inguratua; 1929tik beirazko kutxa baten ordez jarrita dago tenplete hori.
Batzar Etxearen artxiboan jaurerriko historia ezagutzeko funtsezkoak diren hainbat dokumentu daude gordeta (artxiboa eraikinaren hegal batean dago). Bestalde, museoko zenbait aretotan euskal artearen adibide bikainak daude, funtsean euskal arte modernoko eta garaikideko lanak; horrez gain, hainbat pertsona ezagunen, politikariren eta olerkariren oroitzapenak ere gorde dituzte.