Besaingo udaletxea
FITXA
Izena: Besaingo udaletxea
Herria: Beasain
Helbidea: Loinazko San Martin plaza, 1
Auzotegi: Hirigunea
Eskualde: Goierri
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Udaletxea
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Estiloa: Eklektikoa
Behetik gora, honako banaketa du: beheko solairua eta lehenengo solairua, nahiz eta dorreak solairu bat gehiago duen. Eskuineko aldean ere gainerakoetan baino solairu bat gehiago du, eraikina maldan dagoelako.
Alde nagusia plazara begira dago, eta ondoan beste eraikin bat du. Bien arteko bereizketa pilastra handi batek egiten du (eraikin nagusiaren teilatua bera baino gorago iristen da pilastra, eta loroi handi bat du goi-goian, lore itxurako apaindura handi bat). Alde nagusiko horma horrek hiru bao ardatz ditu. Beheko solairuan zirkuluerdiko arkuz osatutako galeria bat ikusten da. Lehen solairuan, burdin forjatuzko eskudelak dituzten balkoiak daude, eta frontoiak mentsulen gainean. Eraikin nagusiaren teilatu hegala sinplea da, eta ez du erlaitzik .
Lau izkinetan pilastrak ditu bigarren solairura arte. Dorre horren beheko solairuan, arku karpanel handi bat dago. Lehen solairuan balkoi handi irten bat du, eta goiko bi solairuen artean, bazter batean, herriko armarria. Dorrearen goiko aldean, esan bezala, adreiluz eginiko zatia ikusten da, mudejar erako lanak imitatuz egina. Adreiluzko zati horretan zirkuluerdiko hiru arku ageri dira, kareldunak . Teilatu hegal deigarria du, bikoitza eta oso irtena.