Hernaiz jauregia
FITXA
Izena: Hernaiz jauregia
Herria: Karrantza
Helbidea: Concha, 71
Auzotegi: Concha
Eskualde: Enkarterriko Haranak
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Jauregia
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Estiloa: Eklektikoa
Eraikintza Data: 1914
Beste Izenak: Trueba Etxea
Autorea: Jean Darroguy
Jauregi itxurako eraikina da, bakartua, eta Karrantzako udaletxearen aurrean dago. Orube angeluzuzen batean eraikita dago, malda handiko eremuan, eta zenbait zati eta angelu gorabehera handikoak ditu.
Sotoa, solairu nagusia, bigarren solairua eta ganbara ditu. Arku karpanel bat ageri da, eta peraltatuak eta ferra formako batzuk ere bai. Hormetan kolore joko deigarria du: gorria, krema kolorea eta kareharria.
Eraikina apur bat gordea dago, landarediaren eta sarrerako burdin hesiaren eraginez. Auzoaren goiko aldetik begiratuta (San Estebango errepidea), arbelez eginiko estalkia eta kolore jokoa dela eta, irudi bitxia eskaintzen du eraikinak.