Garro Jauregia
FITXA
Izena: Garro Jauregia
Herria: Leintz Gatzaga
Helbidea: Santiago,2
Auzotegi: Hirigunea
Eskualde: Debagoiena
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Jauregia
Mendea: XVII
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Barrokoa
Beste Izenak: Soran Jauregia
Garro jauregia Santiago eta San Ignazio kaleen artean dago, San Millan eliz-parrokiaren aurrean. Jauregi barrokoa da, eta forma kubikoa du. Bere bi alde nagusiak, aurrekoa eta eskuinekoa, harlanduz eginda daude, atzekoa, zatirik gehienetan, kareorez estalita dago, ezkerrekoa, berriz, ondoko eraikinari atxikita. Aurreko aldean eskuineko angelua ebakita du, ibilgailuak handik pasatu ahal izateko.
Aurreko aldeko beheko solairuan leihoak ditu, eta sarbide dintelduna erdian, dobelaz hornitua; lehen solairuan hiru balkoi ditu, eta bigarrenean hiru balkoi txiki. Teilatu hegalak harburu ilara bi ditu, landare irudiekin. Izkinako armarria oso deigarria da; Garrotarren armak ditu, eta oso ongi landua da.