Gaonatarren Etxea
FITXA
Izena: Gaonatarren Etxea
Herria: Dulantzi
Helbidea: Gasteiz Bidea,12
Auzotegi: Dulantzi
Eskualde: Arabako Lautada
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Etxea
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Errenazentista
Eraikin bakartua da, eta Dulantziko iparraldean dago. Sarrerako atearen gainean, Gaunatarren edo Gaonatarren armarria dago, eta hortik eman diote izena etxeari.
Oinplano angeluzuzena du, eta hiru isuriko estalkia. Beheko solairua eta lehenengoa ditu, eta manposteriazko hormekin eginda dago; baoen markoetan eta eskantzuetan harlandua dauka.
Itxura trinko eta itxia du etxeak, izan ere, bao gutxi eta oso txikiak ditu.
Alde nagusia aipatu behar da gauza guztien gainetik, nabarmentzeko moduko bi elementu baititu, interes historiko eta artistiko handikoak: zirkuluerdiko arkua duen ate handi bat, bederatzi dobelarekin hornitua, eta lehen aipatu den armarria.