Itzuli orri osora

Zuaznabarraundi

FITXA

Izena: Zuaznabarraundi

Herria: Altzo

Auzotegi: Altzoapi

Eskualde: Tolosaldea

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Baserria

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Izenak: Zuaznar

Bi bizitzako baserri bikaina da. Zuaznabarraundik duen egitura -neurriak, kalitatea eta elementuak direla eta-, Gipuzkoako adierazgarrienetakoa da, eta Euskal Herri Atlantikokoa ere bai. Zutoin erraldoiak ditu, habe luze-luzeak (20 m baino gehiagokoak), beso luzeak, buru zizelkatuak... Zoritxarrez, bi bizitzako baserria da, bi jabe ditu, eta eraikinari egin dizkioten ukitu eta aldaketetan ez da izan koordinaziorik.

Oinplano angeluzuzena du, eta estalkia zurezkoa; isuri bikoa da, eta argizuloa du, alde nagusiari buruz perpendikularra. Baserriak bi solairu eta ganbara ditu, harrizko horma igeltsuztatu eta kareztatuak, eta ardatz lana egiten duten zutoinak agerian geratzen dira: hiru eskantzu edo izkinetan, bost aurreko aldeko horman eta hiru atzeko aldean. Zurezko gainerako egitura igeltsuztatuta eta kareztatuta dago.

Aurreko aldean, ardatz lana egiten duten zutoinak dira gauzarik aipagarrienak, eta bi eskantzuak; azken horiek beheko solairuan hasi eta estalkipean amaitzen dira. Beheko solairuan lau balkoi ageri dira, kareldunak , eta barrualdera ematen duen ate bat ere ikusten da. Lehen solairuan, zurezko bastidoreak edo hegalak dituen sei leihoko ardatz bat ikusten da.

Ipar-ekialdera ematen duen aldeari zati batzuk atxiki dizkiote, eta ate bat jarri diote erdian. Hego-mendebaldera ematen duen aldean ere bada ate bat, eta zirkuluerdi formako bost eskailera maila igo behar dira hara iristeko. Estalkipean, bi hutsarte txiki ageri dira. Ipar-mendebaldera ematen duen aldean, ardatz lana egiten duten hiru zutoin ikusten dira, zurezko eskantzu bat eta bi leiho. Alde horretan, eraikinari atxikitako zati bat dago, baserriaren solairuari erabat lotua.

Baserri honen egitura atal bakarreko ardatz-zutoinek osatzen zuten (horietatik bi bikoitzak dira); ardatz-zutoin horietatik 21 daude oraindik zutik eta, bere garaian, zurezko dolarearen zati izan ziren. Eraikinari mendebaldeko aldean zati bat erantsi ziotenean desagertu ziren hiru. Ardatz-zutoin horiek habe luzez, besoz eta buruz osatutako multzoari eusten diote -batzuk zizelkatuta daude-, eta estalkia bermatzen duten gapirio luzeei ere bai. Zureria goi mailakoa da, eta oso ongi zainduta dago. Harriz eta adreiluz eginiko trenkada xume batek bereizten ditu bi bizitzak. Sukaldeek eta bizilekuek baserriaren hego-ekialdea hartzen dute, eta beheko solairuan eta lehenengoan daude.

Zuaznabarraundi