Zestoako Udaletxea
FITXA
Izena: Zestoako Udaletxea
Herria: Zestoa
Helbidea: Foru Plaza,2
Auzotegi: Hirigunea
Eskualde: Urola Kosta
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Udaletxea
Mendea: XVII, XVIII
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Barrokoa
Eraikinak oinplano angeluzuzena du. Atzeko aldea beste eraikin bati erantsia du, eta beheko solairua eta beste bi gehiago ditu. Beheko solairuan arkuteria bat du, zirkuluerdiko bost arku, hain zuzen, eta arkupea eratzen dute.
Jatorrian, ezkerreko aldean soilik irekitzen zen arkuteria. Alde nagusian, lehen solairuak balkoi irten eta jarraitua du, ezkerreko aldea ere hartzen duen molduren gainean jarria. Balkoira sartzeko sei bao ditu. Apainduretan, balkoien forja lanak eta izkinako armarria dira aipagarrienak.
Bigarren solairuan ere sei bao ageri dira; horietako hiruk, lehen solairukoek bezala, ardatza osatzen dute, eta balkoi jarraiturako sarbideak dira. Horma harlanduxkaz eta manposteria igeltsuztatuz egina dago.
Ezkerreko aldean, lau bao daude lehen solairuan eta bost bigarrengoan, batzuk ardatzean jarriak, eskuinekoak, eta besteak modu irregularrean banatuak. Horma adreiluarekin eta gaizki estalitako manposteriarekin egina dago.
Zestoako udaletxe honetan, oraindik ere gordetzen dituzte Gipuzkoako Batzar Nagusiak egiteko garai bateko bankuak.