Zeberitxa jauregia
FITXA
Izena: Zeberitxa jauregia
Herria: Bilbo
Helbidea: Beteluribidea, 108
Auzotegi: Buia
Eskualde: Hego Uribe
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Jauregia
Mendea: XVII
hiribildua.Época: Aro Berri
Estiloa: Barrokoa
Aurreko aldeak bi solairu eta ganbara ditu, eta bost bao ardatz ikusten dira. Beheko solairuan arkupea dago, zutoinen gainean jarritako hiru arkurekin (zirkuluerdikoak ). Arku horiek ataripe batera ematen dute, herri arkitekturan ohikoa denez, baserrietan batik bat, baina itxura landua emateko jauregiek izaten dituzten galerien formak erabiltzen zituzten.
Arkuteria horren alboetan, leiho txiki dinteldun bi ikusten dira. Beheko solairua oso garaia da, eta inposta batek bereizten du lehen solairutik. Lehen solairuan lau leiho ageri dira, dinteldunak, eta erdian, mota bereko balkoia.
Ertzetan armarriak daude, eta horietako baten ondoan eguzki erloju bat ageri da.