Itzuli orri osora

Moiua jauregia

FITXA

Izena: Moiua jauregia

Herria: Bergara

Helbidea: Moiua bidea, 5

Eskualde: Debagoiena

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Jauregia

Mendea: XVII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Errenazentista

Moiua jauregia herriaren irteeran dago, iparrerantz, Soraluzerako bidean, malda erdian. Jauregiak, aurrealdeko lorategiak, iturriak eta harmailak osaturiko multzoak garrantzi handia dauka. Badirudi, mendeetan nekazaritzarako erabili izan dela eraikina.

Eraikinak oinplano ia karratua du, bi solairu eta ganbara bat, eta lau isuriko estalkia. Manposterian eginiko eraikina da, eta ertzetan eta hutsarteen markoetan harlandua du. Bai sarrera nagusiak, bai hegoaldeko fatxadak, jauregietakoak bezalako hutsarteak dituzte lehen solairuan, eta leiho bikiak beheko solairuan. Ganbara begi txiki batzuen bidez haizeberritzen da. Ertzetan, garitoi zilindrikoak ditu apaingarri.

Sarrera duen aldean beheko solairuko arku zorrotz batek nabarmentzen du ardatza. Arkuaren bi aldeetan zirkuluerdiko bi leiho biki daude. Lehen solairuan, gainerakoak baino luzeagoa den hutsarte bat dago. Hutsartearen goian triangelu formako frontoi bat dago, eta zizelkatu gabeko bi armarri alboetan. Ardatz hori landare elementuz eta kiribilez apaindurik dago. Harritzekoa da lehen solairuko balkoiak dintel konopialez eginda egotea, leiho soilen luzapen gisa beharbada.

Etxea XVI. mendekoa bada ere, kanpoko egitura aldatu egin zuten gerora. Joan Moiua Barrena Argarte jaunak, XVII. mendearen erdialdera Filipinetatik itzuli zenean, etxea handitzeko agindua eman zuen. Eta, horretarako, garai hartan ezohikoak ziren osagai arkitektonikoak erabili zituzten. Antzinako erako jauregi baten itxura eman nahi izan zioten eta, hargatik, loroiz josiriko garitoiak, jauregi haiei dagozkien hutsarte motak, leiho bikiak eta arku konopialak erabili zituzten. Hala ere, eraikinaren antolamendu orokorra egitura barrokoaren erakusle da.

Moiua jauregia