Itzuli orri osora

Miranda Jauregia

FITXA

Izena: Miranda Jauregia

Herria: Pasaia

Helbidea: Donibane, 61

Auzotegi: Pasai Donibane

Eskualde: Oiartzualdea

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Jauregia

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Errenazentista

Miranda Etxeak oinplano laukizuzena du, eta hiru isuriko estalkia. Beheko solairuak eta beste hiru gehiagok osatzen dute. Alde nagusia harlanduz egina da; beheko solairuan bi sarrera eta leiho bakarra ditu, guztiak dinteldunak. Sarbide nagusia handiagoa da, eta horman erdi barneraturiko bi zutabe ditu alboetan, eta armarri bat bakoitzaren gainean. Zizurkilgo San Millan familiarena izan daiteke horietako bat, eta bestea, nahiz eta oso hondatuta dagoen, Villaviciosatarrena.

Gainerako hiru solairuetan hiruna hutsarte daude solairuko, dinteldunak guztiak. Lehen eta bigarren solairuetan harrizko moldura jarraitu batek egiten du hutsarteen mentsularena, eta hirugarrenean, berriz, mentsula bat du hutsarte bakoitzak. Harrizko moldura bat du goiko aldean eta, haren gainean, zurezko hegala, harburu zizelkatuekin.

Eskuin alboko aldeak lehen solairua bakarrik du jatorrizkoa; hareharrizko harri landuz egina da, ez du hutsarterik; eta irtena da beheko solairuaren parean. Ezker alboko aldean, berriz, lehen solairuan bakarrik gorde da jatorrizko egitura; harlanduzkoa da, eta hiru hutsarte, bi sarrera eta balkoi irten jarraitu batera ematen duen leiho bat ditu. Alde horrek zurezko hegal bat du goiko aldean, harburu zizelkatuekin.

Miranda Jauregia