Itzuli orri osora

Mendoza Dorrea

FITXA

Izena: Mendoza Dorrea

Herria: Gasteiz

Helbidea: Mendoza,z/g

Auzotegi: Mendoza

Eskualde: Arabako Lautada

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Dorretxea

Mendea: XII, XIII

hiribildua.Época: Erdi Aroa

Estiloa: Gotikoa

Mendozako dorrea izen bereko auzoaren sarreran dago, Laña ibaiaren ertzean. XII. mende bukaeran eraikitzen hasi eta XIII.aren hasieran amaitu zuten, eta Araban dagoen zaharrenetakoa da.

Bi eraikin gorputzek osatzen dute multzoa: dorreak eta harresiak, eta harresiak dorre handi zirkularrak ditu izkinetan.

Dorreak oinplano karratua du, eta harresiz inguratutako eremuaren erdian dago. Hormetan kareharria du, lerro ez oso erregularretan jarrita. Beheko solairua, beste bi solairu eta ganbara ditu; eraikin trinkoa eta itxia da, eta lau isuriko estalkia du. Ate dinteldun batetik sartzen da dorrera, eta ate horretara iristeko harresiko arku zorrotza pasatu behar da. Bigarren solairuko bao zorrotzak nabarmenak dira, eta goiko aldeko saietera eta matakanak ere bai. Matakan horiek 1963ko berritze lanen ondoren erantsi zizkioten, baita dorre handi zirkularrek dituzten almenak ere.

Diseinu original eta deigarria du, eta bitxi gertatzen da. Oso ongi zainduta dago, eta landa eremuetako arkitektura militarraren sailean dagoen eraikinik adierazgarrienetakoa da.

Mendoza Dorrea