Itzuli orri osora

Euskadi Plaza 1eko Etxea

FITXA

Izena: Euskadi Plaza 1eko Etxea

Herria: Donostia

Helbidea: Euskadi Plaza,1

Auzotegi: Gros

Eskualde: Donostia-Beterri

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Etxea

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Estiloa: Arrazionalista

Eraikintza Data: 1933

Autorea: Fernando Arzadun

Oinplano angeluzuzena duen eraikina da. Etxe multzo baten buruan dago, eta hiru fatxada edo alde ditu libre. Erabat hormigoiz egina dago, zuriz margotuta. Beheko solairua, solairuartea eta beste bost solairu gehiago ditu (zenbait zatitan, goiko solairua atzera eramana dago). Eraikinaren hutsarte guztiak angeluzuzenak dira, eta ardatzak osatuz banatzen dira. Egitura bertikalak eta horizontalak erabat nagusi dira eraikin honetan, eta apenas dagoen apaindurarik. Dauden apurrak, gainera, lerroak berariaz nabarmentzeko jarrita daude. Hormigoi tira lodiak dira aipagarrienak, espoloi moduan jarriak.

Izkinak biribilduak ditu, eta begiratokiak saihesten saiatu ziren. Solairuartea markesina baten hegalak eta goiko solairuenak mugatzen dute, eta leihoak ditu. Gainerako solairuetan leihoak eta balkoi jarraituak daude, eta baoak urri dira. Egonkortasun itxura ematen du.

Santa Katalina zubiaren aurreko zatiak ere ezaugarri berak ditu, eta badirudi itsasontzi bateko aginte zubia dela. Lerroen urritasuna are gehiago nabarmentzen du pintura zuriak.

Ezkerreko aldeak Ramon Maria Lili pasealekura ematen du, eta alde nagusiaren ezaugarri berberak ditu; esan daiteke alde nagusi horrekin batasun bat osatzen duela. Ezkerreko alde horrek eta alde nagusiak daukaten ezaugarri bereizgarria beheko solairuaren gainean dagoen markesina da, oso irtena eta inongo euskarririk gabea.

Eskuineko aldeak Kolonen Pasealekura ematen du, eta orain arte esandakotik urruntzen da pixka bat, bi begiratoki ageri baitira. Alde honek joko gutxiago egiten du bolumenekin, izan ere, leihoak nagusi izanik, lauagoa da.

Euskadi Plaza 1eko Etxea