Legazpi Dorrea
FITXA
Izena: Legazpi Dorrea
Herria: Zumarraga
Helbidea: Artiz,z/g
Auzotegi: Artiz
Eskualde: Goierri
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Dorretxea
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Gotikoa
XVI. mendeko tipologia dauka, dorreena, hain zuzen: defentsarako eraikinak ziren ezer baino lehen, baina bizitzeko ere balio behar zuten. Bi zati ditu: arma etxartea eta antzinako dorretxea, manposteriaz egina. Leku garrantzitsuenetan harlandua erabili zuten, eta XVI. mendean atxiki zioten zatiak adreiluzko hormak eta zurezko bilbea ditu (dorrea moztu ondoren eraiki zuten zati hori).
Alde nagusia etxartearen aurrealdean dago, eta sarbide zorrotz bat dauka; horren gainean, berriz, Arriaranen armarria ageri da. Bigarren solairua apur bat irtena da, beso gainean eraikia, eta saietera moduko hutsarteak ditu. Goiko aldean zurezko egitura gotortua du, oso interesgarria: jatorrizko egitura gorde du, eta eraikinaren jatorrizko betekizuna zein zen erakusten du.
Gorputz nagusian, bi erdi bereiz daitezke: atzeko erdia jatorrizko dorreari dagokio, eta aurreko erdia antzinako arma etxartearen horma gainean sortutako zatia da. Etxarte hori itxi egin zuten bere garaian, dorreari leku handiagoa emateko (bizilekua). Eraikinak lur batzuk ditu inguruan, eta lorategi handi bat ikusten da, ondoko lantegiak eta trenbideak mugatua.