Olaberria
FITXA
Izena: Olaberria
Herria: Legazpi
Auzotegi: Olaberria
Eskualde: Goierri
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Baserria
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Oinplano angeluzuzeneko baserria da, eta zurezko estalkia du, isuri bikoa. Bi solairu eta ganbara ditu. IEko eta HEko aldeak manposteriaz eginak daude, eta IMkoa (sarrera nagusia, gaur egun) harlanduz egina da lehen solairuaren parera arte; ganbara parean manposteria dauka.
HMko aldeari atxikita, eraikin bat ageri da (zenbait bizileku ditu). Beheko solairuan, ojiba sarbide bat du alde horrek, itsutua. Ziurrenik, garai batean hori izan zen eraikin bikain honen sarrera nagusia. Gainerako hiru aldeetan bao gutxi ageri da. Sei leiho guztira, gehienak harlanduzko markoarekin.
Barruko aldea atal bakarreko bi zutoin handiren gainean dago, eta zutoin horiek, halaber, antzeko neurria duten bi haberi eusten diete (bat beheko solairuan dago eta bestea lehen solairuan). Zutoin eta zutabe horiek buru landuak dituzte, zizelkatuak, eta neurri batean gainestaliak. Lehen solairuko habeen buru zizelkatuak ere bikainak dira. Solairu horren gainean ganbara dago.
HMko aldean, esan bezala, eraikin bat du atxikia. Multzo beraren iparraldean, Olaberriko Burdinola nagusia dago. Garai bateko egituraren zati asko oraindik ere ikusten dira, eta etxebizitza batzuk ere bai.