Itzuli orri osora

Munegoikoa

FITXA

Izena: Munegoikoa

Herria: Orozko

Auzotegi: Urigoiti

Eskualde: Orozko-Urduña

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Baserria

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Zurez eta oholez eginiko egitura du, eta oso egoera onean iraun du. Garai bateko baserrien eredu ona da, eta ez soilik eskualdea aintzat hartuta, Bizkai osoari begiratuta baizik.

Baserri izugarri handia da. Oinplano angeluzuzena du, eta isuri biko estalkia; gailurra, berriz, alde nagusiari buruz perpendikularra da. Aurreko aldean honako banaketa hau du: beheko solairua, solairu nagusia eta ganbara.

Beheko solairuan, albo batera eramandako sarbide batek ukuilura ematen du. Bizilekurako sarbidea eskuineko hormartean dago, eta harrizkoa da. Alde nagusi horren itxitura zurezkoa da, eta ezkerreko fatxadako zati batek ere mota bereko itxitura du. Ezkerreko alde horretan zirkuluerdiko bao txikiak ikusten dira, zurean bertan eginak. Ganbara nabarmentzen da gehien; horrek ere zurezko itxitura du, eta zizel lan interesgarriak ageri dira bertan.

Gainerako fatxadak manposteriaz eginak daude, eta harlanduxka daukate baoen markoetan eta angeluetan. Atzeko aldean, ganbararen parean, hutsarte ireki bat dago, etxea haizeberritzeko.

Baserriaren egoera ez da txarra baina, jatorrizko egiturari ongi eutsi diotenez,: komeni da etxeari txukundu on bat ematea.

Munegoikoa