Munatones gaztelua
FITXA
Izena: Munatones gaztelua
Herria: Muskiz
Helbidea: San Martin, 7
Auzotegi: San Martin
Eskualde: Ezkerraldea
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Gaztelua
Mendea: XV
hiribildua.Época: Erdi Aroa
Estiloa: Gotikoa
Gazteluaren egitura, Erdi Aroko euskal gaztelu gehienak bezala, gorputz nagusi batean oinarritzen da: dorre-gotorleku kubiko bat du, almenaduna eta oso itxia, eta harresiz mugatutako eremu angeluzuzen bat inguruan; angelu bakoitzean kubo bat ageri da, eta dorre karratu bat bi aldetan, sarrera modura. Sarbide horretatik bigarren defentsa lerroan barneratzen gara, almenaduna hori ere, eta jarraian dator dorrea bera.
Dorre hori kubo bertikal sendo bat da, segur aski almenaduna. Oinplano karratua du, eta oso itxia da beheko solairuetan. Bizilekua, ziurrenik, laugarren solairuan egon zen, hura baita guztietan irekiena. Hormak manposteriaz eginak dira, eta angeluetan, baoetan eta sarbideetan harlandua dauka. Hormetan barrena zenbaitsaietera ageri dira, bao bikiak eta sinpleak. Ez dakigu zein motatako estalkia zuen.
Dorrea, aretoak eta muturretako dorreak ikusten dira egun, nahiz eta oso hondatuta dauden. Lehen aipatu dugun bigarren defentsa lerroko sarbidearen gainean, Muñatonestarren, Salazartarren eta Butroetarren armarriak daude.
Gaztelu honek, segur aski, Erdi Aroko bando gerra askotako pasarteak ezagutuko zituen, beste guztiek baino gehiago, agian. Garai hura nolakoa izan zen jakinda, seguru asko, ezinbestekoa izango zen gazteluak erretena edukitzea (egun ia berdinduta dago), zubi altxagarria eta abar, guztiak ere defentsako ohiko elementuak Bizkaiko dorre gotortuetan.
Gaztelua, Salazartarren jauregia eta San Martin Muñatones ermita desagertua Monumentu Historiko Artistiko izendatu zituzten 1944an. 1949-1950ean, dorre nagusia berritu zuten, eta gaur egun Foru Aldundiaren jabetzakoa da.