Arte eta Historiaren Durangoko Museoa
Durangoko Arte eta Historia Museoa XVIII. mendean Jose Joaquin de Echezarretak eraikitako Etxezarreta Jauregian dago. Bi gune ditu: Historiari buruzkoan, Durangoko pertsonai historikoei buruzko erretratuak eta Durango zein Bizkaiko dokumentazio eta kartografia biltzen da; Arteari buruzko gunean, berriz, euskal arte modernoa eta gaur egungoaren erakusgarri diren margo bilduma dago.
Museoaren helburua Durangon, historian zehar, izan den ekintza kultural oro bildu eta zabaltzea da, hala nola, atzerrian Durangori buruz egindako lan eta erreferentziak gordetzea ere.
Helbidea eta kontaktua
San Agustinalde, 16
Durango
Tel: 94 603 00 20
Fax: 94 620 14 63
Email: museo@durango-udala.net
Url: http://www.durango-udala.net
Ordutegia
Asteartetik larunbatera: goizez eta arratsaldez.
Igande eta jaiegunetan: 11:00 - 14:00
Prezioa
Doan