Itzuli orri osora

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa

$alt.getData()

Meatzaritzaren Museoak Euskal Herriko meatzaritzaren kultura eta historia ikertzea eta hedatzea du helburu, bereziki Bizkaiko Meatzaldeari dagokionez. Gallartako herrian (Dolores Ibarruri "Pasionaria"-ren jaioterria) kokatuta dago, Bizkaiko Enkarterrian, aire zabaleko burdin-ustiapen handiaren ondoan. Leku horretan Euskal Herri osoko altuera gutxieneko puntua aurkitzen da (aire zabalean), itsas mailaren azpitik 20 metrora.

Meatzaritzaren Museoaren beste helburuetako bat meatzaritzaren industria-ondarearen babesa da. Meatze-iharduerak ondare aberatsa utzi du Bizkaian, Meatzalde osoan zehar banaturiko industria-hondarretan. Museoan hauen karakteristikak eta kokapena jakin ditzakegu.

Helbidea eta kontaktua

Campodiego auzoa, zk.g.
48500 Gallarta (Abanto-Zierbena)
Url: www.meatzaldea.eus/
Tel: 94 636 36 82
Fax: 94 636 05 81
Email: Informazio orokorra: informacion@meatzaldea.eus

Ordutegia

Astelehenetan Itxita.
Asteartetan, Asteazkenak, ostegunak, ostiralak, 9etatik 14etara eta 16etatik 19etara (20etara udan).
Larunbatak eta jai egunetan 11etatik 14etara eta 16etatik 19etara (20:00etan Uztailan eta Abuztuan).
Igandetan, 11etatik 14:30etara

Prezioa

Orokorra: 3€

Bisita gidatuak eta programa bereziak

Bisita gidatuak aurrez hitzartu behar dira