Itzuli orri osora

Itsasmuseum Bilbao

$alt.getData()

Euskalduna ontziola ohiko kaietan kokatua, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak bere ateak 2003ko azaroaren 20an zabaldu zituen. Guggenheim eta Euskalduna Jauregiarekin batera, Abandoibarrako pasealekua osatzen du. Bilboko historiaren eszenatoki izan den leku pribilegiatu honetan, Itsasadarrean buruturiko aktibitate komertzial eta industrialaren bihotza izanikoaren zehar nabigatuz, museoaren xedeetako bat itsasoa gizartera hurbiltzea da, Bilboko Itsasadarreko itsas ondarea berreskuratu, kontserbatu eta hedatuz.

Museoaren azalera osoak 27.000m2 osatzen ditu. Erakusketaren eremuak eraikinaren barnealdea nahiz kanpoaldea hartzen ditu. Kanpoaldean, dikeetan, erakusketaren zati garrantzitsu bat kokatzen da: dike lehorrak, ontziak, edo Carola garabia. Bestalde, 20.000m2-tako eremu honetan, atsedenerako gune zabalak aurkitzen dira eta Museoko kafetegia. Hiritarren aisialdirako leku aproposa da, eta pixkanaka itsas eta uretako aktibitateak batzen diren gune bilakatzen ari da. Bertan aldi baterako doako pantalanak ezarri dira, eta baita piragua eta bela eskola bat ere. Gainera, aukerako lekua da kanpoaldean ospatzen diren musika kontzertuetarako.

Museoko barnealdean, bi solairutan banatutako 5.000m2-tako eremuna, erakusketa iraunkorra eta aldi batetarako erakusketak aurki daitezke. Erakusketa iraunkorrean hiru gai nagusi jorratzen dira: Itsasadarraren bilakaera fisikoa, eta Bilboko itsas merkataritza eta industriaren eta ontzigintzaren bilakaera. Ontzien mota desberdinen maketak, dokumentuak, itsasadarra eta itsasoarekin lotura duten hainbat objektu, ikusentzunezkoak, edo tamaina naturaleko errekreazioak dira besteak beste bisitariak Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa bisitatzerakoan aurkituko dituenak.

Gainera, Museoak ikastetxe eta ikasleei zuzenduta eskaintza berezia du ekintza eta aktibitate desberdinez osatua.

Helbidea eta kontaktua

Ramon de la Sota kaia, 1
Bilbo
Url: https://www.itsasmuseum.eus/
Tel: 94 608 55 00   
Fax: 94 442 59 23
Email: info@itsasmuseum.eus

Ordutegia

Neguko ordutegia:
Asteartetik ostiralera: 10:00etatik 18:00etara.
Larunbatetan, igandeetan eta jai egunetan: 10:00etatik 20:00etara.
Astelehenetan: itxita.
Astearteetan: sarrera dohainik (Ikasturtean zehar, irailetik ekainera bitartean.)

Udako ordutegia:
Asteartetik igandera: 10:00etatik 20:00etara.
Astelehenetan: itxita.
Astearteetan: sarrera dohainik (Ikasturtean zehar, irailetik ekainera bitartean.)

Prezioa

Banakako sarrera:
Adin nagusikoen sarrera: 6 €
Jubilatuen, pentsiodunen ta 65 urtetik gorakoen sarrera: 3,5€
Ikasleen sarrera (gehienez 26 urte): 3,5 €
Langabetuak: 3,5 €
6 urtetik beherakoak: Dohainik.
Ez-gaituak: 3,5 €


Taldeen sarrera:
Erreserba duten taldeen sarrera (gutxienez 15 pertsona):
Ikastetxeak (bisita librea): 2 €
Tailer hezitzaileak (tailerra+bisita): 3,5 €
Elkarteak, fundazioak: 3 €
Beste talderen bateko parte ez diren taldeak: 3,5 €
Erreserbarik ez duten taldeen sarrera (gutxienez 15 pertsona):
Beste talde baten parte izan edo ez: 3,5 €


Beste talde batzuk
Club Lector 10: 4 €
Hirukide elkartea (kide ugariko familiak): 4 €
BK 26, Gazte txartela, Gazte txartela - Pack Txollo: 4 €
Bilbaocard: 4,60 €.
Athleticen gogaidea: 4 €.
Kulturtick: 4 €.
Nekatur: 4 €
Eusko Ikaskuntza: 4 €.
Betizu: 3 €.