Guggenheim Bilbao Museoa
Solomon R. Guggenheim Foundation eta euskal administrazioen arteko kolaborazioari esker mende honetako proiektu kultural garrantzitsuenetakoa burutu da: Guggenheim Bilbao Museoa.
Guggenheim Bilbao Museoko erakusketa iraunkorrak azken lau hamarkadetako artista esanguratsuenen obrak ditu ikusgai. Gainera, Solomon R. Guggenheim Foundationek utzitako artelanak eta antolatutako programazio bereziak ere ikusi daitezke.
Bestalde, Bilbao Guggenheim Museoko hainbat aretotan muntaia monografiko jartzen dituzte, baita museorako espresuki egindako lanak ere. Frank Gheryk egindako eraikin honetan dauden Arte Garaikidearen obrek egungo artean eragina duten joeren berri ematen dute.
Helbidea eta kontaktua
Abandoibarra etorbidea, 2 Bilbo
Url: www.guggenheim-bilbao.eus
Tel: 94 435 90 80 / 94 435 90 00
Email: informacion@guggenheim-bilbao.eus
Ordutegia
Asteartetik igandera: 10:00etatik 20:00etara
Astelehenetan itxita, honako egun hauetan izan ezik: 2019ko martxoaren 26an, apirilaren 15ean eta 22an,
uztaileko eta abuztuko astelehen guztietan, irailaren 2an eta 9an eta abenduaren 23an eta 30ean.
Prezioa
Helduak: 13 €
Erretiratuak: 7,5 €
Taldeak > 20 pax: 12 €
Ikasleak < 26 urte: 7,5 €
Haurrak eta Museoaren Lagunak: Doan
Bisita gidatuak eta programa bereziak
Bisita gidatuak egiten dituzte.