Itzuli orri osora

Arte Sakratuaren Elizbarrutiko Museoa

$alt.getData()

Bizkaiko erlijio-artearekin harremana daukaten lanak daude ikusgai museoan. 1995ean zabaldu zituen ateak eta domingotarrek 1515ean eraikitako Enkarnazio Komentuan dago. Lehen solairuan, Erdi Arotik gaur egunera arteko ehunka piezekin osatutako erakusketa bat du eta artelan garaikideak biltzen dituen beste bat. Bigarren solairuan, garai eta estilo desberdinetako artelanak daude ikusgai, gehienak eskulturak eta pinturak.

Helbidea eta kontaktua

Enkarnazio plaza, 9 B
Bilbo
Url: http://www.eleizmuseoa.com
Tel: 94 432 01 25
Fax: 94 432 02 60
Email: museo@eleizmuseoa.com
 

Ordutegia

 

Asteartetik larunbatera: 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara
Igande eta jaiegunetan: 10:30etik 13:30era
Astelehenetan: itxita
Doan 12 urtetik beherakoentzat.
Urtarrilaren 1 eta 6an eta abenduaren 24, 25 eta 31n itxita

 

Prezioa

Orokorra: 3 €
Murriztua: 1,5 € (erretiratuak, 25 urtera arteko ikasleak eta 10 pertsonatik gorako taldeak)
Astearteetan: doako sarrera

Bisita gidatuak eta programa bereziak

Bisita gidatuak egiten dituzte.