Euskal Herriko Gastronomia Museoa
Sukaldaritzaren alderdi desberdinak azaltzen ditu erakusketak, eremu profesionalean eta etxeko sukaldeetan nolakoak diren azalduz. Garai desberdinetan janaria prestatzeko erabili diren sukaldeak eta jakien prestaketa hobetzeko asmatutako makinak daude ikusgai. Hauen ondoan, sukaldarien, gozogileen eta zerbitzarien jantzi tipikoak dituzten manikiak eta euskal sukaldari garrantzitsuenen irudira egindakoak daude.
Elkarte eta kofradia gastronomikoen inguruko informazio zabala, gastronomia arloko bibliografia eta mundu guztiko jatetxeen karta-bilduma ere ikusgai daude museoan.
Helbidea eta kontaktua
Zubiko Etxea
Maestro Elorza, 11
Laudio
Url: www.museovascodegastronomia.com
Tel: 94 403 49 40
Email: museogastronomico@laudiokoudala.net
Ordutegia
Ostiral eta larunbatetan: 17:30-20:30
Igande eta jaiegunetan: 11:00-14:00
Prezioa
Doan
Bisita gidatuak eta programa bereziak
Bisita gidatuak eskaintzen dituzte.
Liburutegia.