Iruña-Veleiako Arkeologia Multzoaren Museoa
Iruña-Veleiako aztarnategi erromatarrean kokatuta dago erakusketa. Aldi baterakoa da eta pabiloi txiki batean dago. Argazki, testu eta marrazkien bitartez, hiri erromatarretan nola bizi ziren azaltzen da, baita Iruña-Veleia herrixkari buruzko informazioa ere. Horrela, Iruña-Veleian ikusi daitezkeen aztarnak hobeto ulertzen dira.
Helbidea eta kontaktua
Iruñarako errepidea z/g
Iruña-Oka
Tel: 945 40 30 44 / 652 720 947
Email: veleia@veleia.com
Ordutegia
Udan
Asteartetik ostiralera: goizez eta arratsaldez
Asteburu eta jai egunetan: goizez
Neguan
Asteartetik igandera: goizez
Prezioa
Orokorra: 3€
Bisita gidatuak eta programa bereziak
Bisita gidatuak eskaintzen dituzte.