Gatz Museoa
Herri gutxik dute Leintz Gatzagak jarduera ekonomiko zehatz baten inguruan duen identifikazioa. Gatzaren industriak bultzatuta sortu zen hiribildua eta jarduera horrek eman dio izena herriari. Gatz iturria herritik 250 metrora dago, eta gai horren ekoizpenerako erabiltzen ziren eraikinetan dago museoa. Gatza ateratzen lan egiten zutenen bizimodua eta historia ezagutzeko aukera eskaintzen du.
Helbidea eta kontaktua
Dorleta Bidea, z/g
Leintz-Gatzaga
Tel: 943 71 47 92
Email: reservas@gatzmuseoa.com
Url: Gatz Museoa
Ordutegia
Bisitak Larunbat, Igande eta jaiegunetan 12:00tan euskaraz eta 13:00tan gazteleraz.
Beste edozein ordu edo eta egunetan bisita egin nahi izan ez gero aldez aurretik erreserba eginda 10tik gorako taldeentzat.
Erreserba egiteko: 943 71 47 92 edo reservas@gatzmuseoa.com
Prezioa
Helduak: 5€
Ikasleak: 5€ (+8 urte)
10 edo gehiago pertsonatik gorako taldeak 4€/ pertsonako
Museoen Nazioarteko Eguna. Maiatzak 18 sarrera 3 €.
Bisita gidatuak eta programa bereziak
Bisita gidatuak eskaintzen dituzte.