Itzuli orri osora

Ibarraundi Museoa

$alt.getData()

Ibarraundi jauregian dagoen museo hau etnografiari dago zuzenduta eta Historiaurretik Aro Modernora bitartean izandako garapena eta aldaketak azaltzen ditu. Eskoriatzako Museo Eskola 1986. urtean sortu zen, Luis Ezeiza Herri Eskolako pedagogia-berrikuntza proiektu bat bezala. Ez da ohiko museoa, informazioa jolas eta ekintzen bidez ematen delako. Eskaintza interesagarria da ikasleentzat zein pertsona helduentzat.

Helbidea eta kontaktua

Gastañadui, z/g
Eskoriatza
Tel: 943 71 54 53
Email: ibarraundi@eskoriatza.eus
Url: eskoriatza.eus

Ordutegia

Astelehenetik - ostiralera: 9:00 - 14:00
 

Prezioa

Zubiateko laba eta Ibarraundi museorako sarrera:
Helduak: 3€
Gazteak (7 urtera arte): doan
Gazteak (7 – 18 urte) : %50eko hobaria
6 pertsonako edo gehiagoko taldea: %20ko hobaria
65 urtetik gorakoak: %50eko hobaria
Agenda 21 programa barruko bisitak: doan
Eskola taldeak (16 urtetik beherakoak), herrikoak: doan. Gainerakoak: %50eko hobaria.

Bisita gidatuak eta programa bereziak

Aldez aurretik txanda hartuta eskola taldeei eta bestelako taldeei zuzendutako bisita gidatuak eskaintzen dira.