Itzuli orri osora

Makina-Erremintaren Museoa

$alt.getData()

Makina-Erremintaren Museoak Elgoibarko olagizonak, forjariak eta egileak omendu nahi ditu, horiek erein eta hazi zutelako burdinaren industria. Lehen bezala, orain ere, gure herriaren lan jardueraren zatirik handiena hartu eta denok aitortzen diogun maila gorena lortu dituelako burdinaren industriak.

Eraikuntzan "1900 tailer mekanizatua", "errementeria" eta erakusketa-gela eta dibulgazio-gela nabarmentzen dira. Industriaren eboluzio teknologikoa era pedagogikoan eta dibulgatzailean azaltzen da.

Instalazio eta makina hauek martxan egonik, museoak, modu berezian, fabrikazio-prozedurak, deskripzio teknikoak eta adibide praktikoak aurkezten ditu mekanizazio-eragiketen bidez. Gainera, belaunaldi gazteenei fabrikazio mekanikoko prozesuetan erabilitako teknologien jatorria eta bilakaera modu didaktikoan erakusteko ere balio du.

Makina-erreminaren sektorea txikia da ekoizpen eta fakturazio zifrei erreparatzen bazaie soilik, baina oso balio estrategiko bikaina ez ezik, garrantzi nabarmena du ekonomiaren aldetik, batez ere Deba eta Urola ibaien arteko eskualde gipuzkoarrean.

Makina-erremintaren euskal enpresak tradizio oso luzea du, alor honetan hirurogeita hamar urte baino gehiago diharduten fabrika ospetsuak daude Gipuzkoan, eta azkeneko urteotan biziki garatu da teknifikazio eta prestakuntzaren aldetik egindako esfortzu bikainari esker. Bere ekoizpenaren %75 esportaziorako erabiltzen da. Dudarik gabe, gure industria-ehunaren sektorerik nazioartekotuena da.

Sektoreko enpresek, ertainak nahiz txikiak gehienak eta kasu askotan errotutako familia-tradizioarekin lotuak, langile oso prestatuak dituzte eta beren arretazko prestakuntzan egundoko eta etengabeko ahaleginak garatu dira azkeneko bosturtekoetan. Berrikuntzaren aldeko apustua garrantzitsua da ere bai. Izan ere, fakturazioaren %6k I+G+B egitasmoak finantzatzea du xede.

Helbidea eta kontaktua

Azkue auzoa, 1
20870 Elgoibar
Tel: 943 74 84 56
Harremanetarako orria
Url: www.museoa.eus

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera: 8:00 -13:00 eta 14:30 -17:30
Larunbatetan eta igandeetan, jai-egunetan, zubietan eta urtarrilaren 17 eta 18an itxita
Abuztuan: Itxita

Prezioa

Sarrera: 2€
Doan 10 urtetik beherakoentzat (pertsona nagusi batekin), eta museoko lagunentzat.

Bisita gidatuak eta programa bereziak

Bisita gidatuak aurretik hitzartuta egiten dira.