Argazki Euskal Museoa-Fundazioa
Photomuseum Argazki & Zinema Museoak 1993ko irailaren 10ean zabaldu zituen ateak. Argazkigintzaren eta zinemaren historia azaltzen ditu hiru ildo jarraituz: teknikaren garapena, gizarteko hedabide modura eta produktu artistiko bezala.
Zarauzko Photomuseum museoa argazkigintzaren eta zinemaren estudiora eta zabalkundera lotuta dago. Bere bilduma oparoan hainbat objektu jasotzen dira modu kronologiko batetan pre-fotografiatik hasi eta gaur egun arte. Baita ere, hainbat argazkilari ezagunen lanak ikusi daitezke, teknika eta estilo desberdinak jorratu dituztenak. Zentzu honetan, argazkiaren eta zinemaren erabilera desberdinak ere ikusi daitezke erakusketa iraunkorrean. Guzti hau, behin behineko erakusketen programa zabal batekin, kongresuekin, proiekzioekin, hitzaldiekin eta argitalpenekin osatzen da. Azkenik, aipatutakoaz gain, Zarauzko Photomusumek artxiboa, liburu-denda, liburutegia eta hemeroteka, zerbitzu pedagogikoa eta ikus-entzunezkoak eskaintzen ditu.
Photomuseuma lau solairutan antolatu da. 4. solairuak pre-fotografia eta mugimendudun irudirantz eginte du hausnarketa. Ekialdeko itzalak, mendebaldeko itzalak, itzalen teatroa miniaturan, itzal ezkutuak, kutxa optikoa, poliorama, irudi anamorfoak, kaleidoskopioa, litofania, taumatropoa, megaletoskopia, zootropoa, linterna magikoa, e.a. lantzen ditu. 3. solairuari dagokionez, argazkigintzaren teknika dago ikusgai. Dagerrotipotik argazkigintza digitaleraino. Kamera iluna, N. Nièpce, L.M. Daguerre, H. Bayard., W.F. Talbot, A. Disderi, Argazkigintza estereoskopikoa, Argazkigintza estenopeikoa, , G. Eastaman (Kodak), Argazkiak handitzea, Bat-bateko argazkigintza, Koloretako argazkigintza, Argazkigintza digitala. 2. solairuan argazkigintzaren generoak aurkituko ditugu. Erretratua, Paisaia, Natura hila, Land-art, Argazkigintza antropologikoa, Argazkigintza eta arte plastikoak, Manipulazioa. Eta 1. solairuan, argazkigintzaren erabilera. Argazkigintza eta inprimategia, argazkigintza eta zientzia, foto-kazetaritza, arkitektura, zinemaren hasiera, E. Muybridge, E.J. Marey, T.A. Edison, Lumière anaiak, G. Méliès, proiekzioa gela. Amaitzeko, beheko solairua behin-behineko erakusketen lekua da.
Helbidea eta kontaktua
San Inazio, 11 (Posta kutxa 251)
20800 Zarautz – Gipuzkoa
Tel: 943 13 09 06
Faxa: 943 83 18 23
E-maila: photomuseum@photomuseum.name
Url-a: http://www.photomuseum.es/
Ordutegia
10-14etara eta 17-20etara asteartetik igandera.
Itxita: Urtarrilak 1, Ekainak 26, Uztailak 31, Abuztuak 15, Irailak 9, Abenduak 25.
Abenduak 24 eta 31: 10:00-13:00
Prezioa
6 € orokorra, 3 € murriztua: 13tik 18ra, Txarteldunak: Eusko Ikaskuntza, Fnac, Círculo de Lectores, Gazte Txartela / Tarjeta Joven, Nekatur, 3txulo.
0 €: Asteazken eta ostiraletan*, 13 urte beherakoak*, EEAko irakasle akreditatuak. *(Bisita gidatuak salbu)
Bisita gidatuak eta programa bereziak
Talde bisitak hitzordua eskatuta: 3€ pertsonako (gutxienez 6 lagun).