Itzuli orri osora

Euskal Itsas Museoa

$alt.getData()

Euskal Itsas Museoa Donostiako portuan dago, Kontsulatuaren dorretxean. Eraikin hau XVIIII. mendekoa da. Museoaren bi solairu nagusietan iraupen luzeko aldi baterako erakusketak egiten dira, gai monografikoak jorratzeko.

Era iraunkorrean, urpekontzi baten barrukaldea tankera du espazioak.

Euskal Itsas Museoa ekipamendu irekia, jendearengandik hurbila eta aktiboa gizakiaren eta itsasoaren arteko harremana hedatzeko eginkizunean, aldi baterako erakusketen eta kultura dinamizatzeko programen bidez.

Gaur egun Museoan ikusgai dauden erakusketak hauek dira:

LONJA: “Itsasorako lanean”. 2019ko irailaren 29 arte. Esperimentazioaren bidez, itsasoarekin loturiko ofizio ezberdinen ezagutza bultzatzen duen erakusketareto dinamikoa.

ARETO NAGUSIA: “Juan de Alcega. Jostun unibertsala”. 2019ko irailaren 29 arte. XVI. mendeko jostun baten inguruko erakusketa Euskal itsas Museoan? Zatoz bisitatzera eta gure itsas historiarekin zerikusia duela ikusiko duzu.

GANBARA: “Ni, traidorea”. 2019ko ekainaren 23 arte. Juan Aizpitarte artistaren erakusketa-interbentzioa Lope de Aguirre pertsonaiaren inguruan.

Gainera, Museoak zerbitzu hauek eskaintzen ditu: bisita gidatuak, programa didaktikoak, tailerrak eta itsas gaietan espezializatutako dokumentazio zentroa.

Helbidea eta kontaktua

Kaia pasealekua, 24
20003 Donostia – San Sebastián
Tel: 943 43 00 51
Email: info@itsasmuseoa.eus
Url: Euskal Itsas Museoa

Ordutegia

Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Igande eta jaiegunetan: 11:00-14:00 / 16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)
Astelehenetan itxita
Urtarrilak 1, 6 eta 20a eta abenduak 25 itxita.
Abenduak 24 eta 31, 10:00etatik 14:00ak arte.

 

Prezioa

Sarrera orokorra: 3 €
Sarrera murriztua: 1,50 € ikasleak, familia ugariko kideak, >65 urte, Euskal Kostaldeko Museoen txartela
Sarrera dohainik: <14 urtez beherakoak, ICOMeko bazkideak, desgaitasunen bat duten pertsonak, langabezia egoeran dauden pertsonak, Diru Sarrerak Bermatzeko Prestazioa edo Laguntza eta KGP jasotzen duten pertsonak
Ostegunetan doan

Bisita gidatuak eta programa bereziak

Bisita gidatuak (6 lagun edo gehiago): sarrera + 1,00 € pertsonako (aldez aurretik erreserba egin behar da). Ostegunetan 2,5 € pertsonako kobratuko da.
Bisita gidatuak eta tailerrak hezkunza taldeentzat: 2,5 € pertsonako (aldez aurretik erreserba egin behar da), asteartetik ostiralera.