Itsas Jauregia- Aquarium
Hiru dira museo honetako erakusketa-arloak, eta horietatik ezagunena, arrain biziena. Ozeanarioa ur-putzu handia da; bertan hiru milioi litro ur baino gehiago sartzen dira. 90eko hamarkadan berritu zutenetik, metakrilatozko tunel baten barnetik pasatzeko aukera ematen du Donostiako Aquariumak eta, horrela, itsas bizitzaren 360ºtako ikuspegiarekin gozatu.
Horrez gainera, bisitariari esku hartzeko aukerak eman dizkiote. Horrela bada, mikromunduei buruzko bi esparru daude, zeinetan 40 aldiz handiagoak diren organismoak ikusi daitezkeen hainbat kameren bidez. Bestalde, akuario berezi bat dago, nahi duenak eskua uretan sartu eta animaliak ukitu ahal izateko.
Beste gune batean ozeanoetako bildumak daude ikusgai eta azken esparrua gure itsasoaren historiari buruzkoa da. Bertan Euskal Herriak historian zehar itsasoarekin izan duen lotura erakusten da.
Helbidea eta kontaktua
Karlos Blasco de Imaz enparantza, 1
Donostia
Tel: 943 44 00 99
Fax: 943 43 35 54
Email: info@aquariumss.com
Url: http://www.aquariumss.com
Ordutegia
Urriaren 1a eta Aste Santua bitartean
Lanegunetan: 10:00etatik 19:00etara
Asteburu, jaiegun eta zubietan: 10:00etatik 20:00etara
Aste Santua eta ekainaren 30a bitartean, eta irailean
Lanegunetan: 10:00etatik 20:00etara
Asteburu, jaiegun eta zubietan: 10:00etatik 21:00etara
Uztaila eta abuztuan
Egunero zabalik, astelehenetik igandera: 10:00etatik 21:00etara
Prezioa
Orokorra: 13 €
4 urtetik beherakoak: dohainik
Haurrak 4-12 urte: 6,50€
Pentsiodunak, desgaitasuna duten pertsonak, ikasleak eta langabetua: 9€ (Egiaztagiria beharrezkoa)
Familia ugariak: 38€ (Familia-liburua aurkeztu behar da)
Bisita gidatuak eta programa bereziak
Bisita gidatuak aurretik hitzartuta egiten dira.