Chillida-Leku Museoa
Eduardo Chillidaren nahi nagusienetakoa bere obrak ezagutzera ematea zen, eta ametsa bete zen Zabalaga baserrian Chillida-Leku Museoa sortu zuenean. XVI. mendeko baserria inguratzen duten zelaiak 40 pieza baino gehiagorekin jantzi dira. Burdin eta granitoz egindako piezak handiak dira.
Eraikinaren barnean, aldiz, tamaina txikiagoko obrak, margolanak eta Chillidaren lehen eskulturak ikusi daitezke. Chillidaren eskultura maitatuenak bildu eta bere lanaren esentzia gorde du familiak Zabalaga baserrian.
Helbidea eta kontaktua
Zabalaga Baserria
Jauregi Auzoa, 66
Hernani
Tel: 943 335963
Email: info@museochillidaleku.com
Url: http://www.museochillidaleku.com
Ordutegia
Egunero zabalik, asteartetan izan ezik (jaiegunetan izan ezik).Martxoa 10:00 / 19:00
Apirila – Iraila 10:00 / 20:00
Azaroa – Otsaila 10:00 / 18:00
Urria 10:00 / 19:00
Prezioa
Orokorra: 12€
Murriztuta: 10€ . Taldeak (10 lagunetik gora), ikasleak, 65 urtetik gorakoak.
6€: 18 urtetik beherakoak, desgaituak, langabetuak.
Doan: 8 urtetik beherakoak.
Bisita gidatuak eta programa bereziak
Bisita gidatuak eskaintzen dituzte.